Bizigarritasun planetario

Planetako bizigarritasuna ulertzea lurreko egoerak estrapolatzea da, neurri batean, Lurra bizia garatu duen planeta ezagun bakarra delako.

Bizigarritasun planetarioa gorputz astronomiko batek biziari eusteko daukan ahalmenaren neurria da. Planeta nahiz planeta horien satelite naturaletan aplika daiteke kontzeptua.

Bizia existitzeko betebehar bakarra da energia iturri bat egotea. Horregatik interesgarria da izar bakoitzaren zona zirkunestelar bizigarria zehaztea, baina bizigarritasun planetarioaren nozioak beste irizpide geofisiko, geokimiko eta astrofisiko batzuen burutzapena suposatzen du gorputz astronomiko bat biziari eusteko gai izateko. Bizia estralurtarra existitzen den ala ez ez dakigunez, bizigarritasun planetarioa Lurreko egoeren eta Eguzkiaren eta Eguzki sistemaren ezaugarrien estrapolazioa da neurri handian, bizia garatzeko kondizio onak dituztelako. Aparteko interesa dauka Lurrean zelula anitzeko eta ez bakarrik zelulabakarreko animaliak sortzea ahalbidetu duen faktore multzoa. Gai honen inguruko teoriak eta ikerketak planeta zientziaren osagai dira, baita garatzen ari den astrobiologiarenak.

Beste planetek bizia ostatatzea antzinako ideia da, historikoki filosofiaren barnean fisika zientziaren barnean bezala egon den arren.(1) XX. mendearen bukaeran bi aurrerapauso garrantzitsu eman ziren arlo honetan. Hasteko, esplorazio robotikoak eta Eguzki Sistemako beste planeten eta sateliteen behaketak funtsezkoa izan den informazioa eskaini dute bizigarritasun irizpideak definitzeko eta Lurra eta beste gorputz askoren artean konparazio geofisiko garrantzitsuak ezartzeko. Eguzki sistemaz kanpoko planeten aurkikuntza (1992an hasia eta handik aurrera izugarrizko hazkundea izan duena) bigarren pauso garrantzitsua izan zen. Eguzkia planetak ostatatzen dituen izar bakarra ez dela konfirmatu zuen eta bizigarritasunaren inguruko ikerkuntzaren ikusmuga Eguzki Sistematik kanpo zabaldu zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search